1957ko Frantziako Tourra

1957ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa44. Frantziako Tourra
Txapelketa1957 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak24
Datakekainak 27 – 1957.eko uztailak 20
Luzera4.665 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
ESP Espainia
SUI Suitza
Irteera-lekuaNantes
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak120
Amaitu dutenak56
Bataz besteko abiadura34,365 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Jacques Anquetil
TxapeldunordeaBEL Marcel Janssens
HirugarrenaAUT Adolf Christian
Puntukako sailkapenaFRA Jean Forestier
Eskalatzailerik onenaITA Gastone Nencini
Talderik onenaFRA Frantzia
◀19561958▶
Dokumentazioa

1957ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 44. edizioa izan zen. 1957ko ekainak 27 eta uztailak 20 artean ospatu zen. 4665 kilometro egin ziren 22 etapatan banatuta, hirugarrenak eta hamabosgarrenak bi sektore izan zituztelarik.

120 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 12 talderen artean banatuta. 120 txirrindulari horietatik 56 izan ziren proba amaitu zutenak, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitu.

Edizio honetan igo zen lehen aldiz Portillon mendatea.

Irabazleak, Jacques Anquetil frantziarra izan zena, proba batez beste 34,250 kilometro orduko abiaduran bete zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy